15 Artean gaua zen; igo nintzen erreka-bidean gora, eta harresiak arakatu nituen. Gero, Haraneko atetik sartuz, hirira itzuli nintzen berriro.
16 Agintariek ez zekiten nondik nora ibili nintzen, ezta zer egin nuen ere; ez bainien juduei beraiei ere deus agertu. Apaizak, handikiak, agintariak eta lan-arduradun izango zirenak ezjakinean zeuden.
17 Esan nien, bada: «Ikusten duzue nolako atsekabetan gabiltzan: Jerusalem hondatua dago eta bertako ateak kiskaliak. Ea, eraiki ditzagun Jerusalemgo harresiak, atera gaitezen egoera lotsagarri honetatik!»
18 Eta Jainkoak nola lagundu zidan eta erregeak zer esan zidan agertu nien. Orduan, esan zuten: «Goazen, bada, eta eraiki dezagun!»Eta kementsu prestatu ziren lan eder hori egiteko.
19 Sanbalat horondarrak, Tobias funtzionario amondarrak eta Gexem arabiarrak, gure asmoen berri jakin zutenean, barre egin ziguten eta mespretxuka hasi zitzaizkigun:—Zertan ari zarete hor? Erregearen aurka altxatu nahi duzue ala?
20 Honela erantzun nien:—Zeruko Jainkoak berak emanen digu gure egitekoa ongi burutu ahal izatea; guk, haren zerbitzariok, lanari ekingo diogu. Zuek, aldiz, ez duzue ondarerik, ez eskubiderik, ez oroitzapenik izango Jerusalemen.