4 Orduan, erregeak:—Zer eskatzen didazu, bada?Zeruetako Jainkoari otoitz egin ondoren,
5 erantzun nion:—Errege jauna, ongi baderitzozu eta begiko baldin banauzu, bidal nazazu Judara, nire gurasoak hilobiratuak dauden hirira, berriro eraiki dezadan.
6 Erregeak, erregina aldamenean eseria zuelarik, galdetu zidan:—Zenbat iraungo du zure joan-etorriak? Noiz itzuliko zara?Ontzat eman zuen erregeak jarri nion epea eta joaten utzi zidan.
7 Gero, esan nion:—Errege jauna, ongi baderitzozu, eman iezazkidazu agiriak Eufrates ibaiaren mendebaldeko gobernarientzat, Judarainoko bidea libre utz diezadaten,
8 eta beste agiri bat Asafentzat, erregearen basozainarentzat, zura eman diezadan, tenpluaren ondoko gotorlekuko eta hiriko harresietako ateak egin eta neure etxebizitza jasotzeko.Eskatutako guztia eman zidan erregeak, Jainkoa lagun bainuen.
9 Biderako gudari- eta zaldizko-talde bat ere eman zidan.Eufrates ibaiaren mendebaldeko gobernariengana iritsi nintzenean, erregearen agiriak aurkeztu nizkien.
10 Baina Sanbalat horondarrak eta Tobias amondar funtzionarioak, zertara nentorren jakitean, oso gaizki hartu zuten israeldarren egoera ontzeko norbait etortzea.