1 Egun batez, herriko seme eta emakumeak deiadarka hasi ziren beren senide juduen kontra.
2 Batzuek zioten: «Seme-alaba asko dugu, ogia nahi genuke bizi ahal izateko».
3 Beste batzuek, berriz: «Gure landa, mahasti eta etxeak bahituran jarri beharra izan dugu, gosete honetan garia izateko».
4 Beste batzuek: «Gure landa eta mahastien gain dirua eskatu beharrean gertatu gara, erregeari zergak ordaintzeko.
5 Denok arraza berekoak gara! Gure seme-alabak badira besteenak adina! Hala ere, gure seme-alabak esklabo saldu beharrean gertatzen gara, eta gure seme-alabetako batzuk dagoeneko esklabo bilakatu dira. Baina ezin dugu ezer egin, gure landak eta mahastiak besteren eskuetan baitaude».
6 Suminduta gelditu nintzen negar eta kexa hauek entzutean.
7 Handiki eta agintariei aurpegi ematea erabaki nuen. Esan nien: «Zama astuna ezartzen diezue, senideok, elkarri!» Eta batzar nagusia bildu nuen haien aurka.