11 Itzuli gaur bertan beren landa, mahasti, olibadi eta etxeak, eta barkatu aurreratutako diru, gari, ardo eta olioa.
12 Nire proposamena onartu eta erantzun zidaten:—Itzuliko dizkiegu, bada, eta ez diegu deus eskatuko.Deitu nien, orduan, apaizei, eta haien aurrean zin eginarazi nion jendeari hitzemana beteko zuela.
13 Ondoren, nire jantziaren sakela astindu nuen, esanez:—Astindu dezala honela Jainkoak, bere etxetik eta ondasunetatik kanpora botaz, emandako hitza betetzen ez duena! Hustua eta esku-hutsik gera bedi halakoa!—Amen! —erantzun zuen batzar osoak, eta Jauna goretsi zuen. Herriak bete zuen emandako hitza.
14 Artaxerxesen erregealdiko hogeigarren urtean Judako gobernari izendatu ninduten, eta hogeita hamabigarren urtea arte iraun nuen karguan. Hamabi urte horietan, nik eta nire senideek ez dugu gobernariari dagokion ordainik jaso.
15 Nire aurretik gobernari izan zirenek, ordea, herria zapaltzen zuten, honen bizkarretik ogia, ardoa eta zilarrezko berrogei txanpon hartuz; gobernarien funtzionarioek ere gehiegikeriak egiten zituzten herrian. Nik, aldiz, Jainkoari nion begiruneagatik, ez nuen horrela jokatu.
16 Harresia jasotzen ahalegindu naiz, eta ez dut lurrik erosi; nire zerbitzari guztiak ere hemen bildu dira lanerako.
17 Gainera, ehun eta berrogeita hamar judu eta agintarik nire mahaian jaten zuen, inguruko herrietatik etorritakoez gainera.