4 Beste batzuek: «Gure landa eta mahastien gain dirua eskatu beharrean gertatu gara, erregeari zergak ordaintzeko.
5 Denok arraza berekoak gara! Gure seme-alabak badira besteenak adina! Hala ere, gure seme-alabak esklabo saldu beharrean gertatzen gara, eta gure seme-alabetako batzuk dagoeneko esklabo bilakatu dira. Baina ezin dugu ezer egin, gure landak eta mahastiak besteren eskuetan baitaude».
6 Suminduta gelditu nintzen negar eta kexa hauek entzutean.
7 Handiki eta agintariei aurpegi ematea erabaki nuen. Esan nien: «Zama astuna ezartzen diezue, senideok, elkarri!» Eta batzar nagusia bildu nuen haien aurka.
8 Honela salatu nituen: «Geure ahalegin guztiaz berriro erosi ditugu atzerritarrei salduak zeuden geure senide juduak. Orain, zeuek ari zarete senideak saltzen, gu berriro erosi beharrean gerta gaitezen». Isilik geratu ziren, txintik ere atera gabe.
9 Nik, berriro:—Ez dago ondo egiten ari zaretena. Ez al duzue gure Jainkoaren beldurrean bizi nahi, atzerriko gure etsaien aurrean barregarri gerta ez gaitezen?
10 Nik neuk, nire senideek eta zerbitzariek ere aurreratu dizkiegu dirua eta garia. Barka diezaiegun zor hori!