1 Harresia burutu zenean eta ate-alderdiak jaso, atezainak, kantariak eta lebitarrak beren eginkizunetan jarri nituen.
2 Neure anaia Hanani eta gotorlekuko buruzagi zen Hananias jarri nituen Jerusalemgo buru; izan ere, Hananias hau, besteen aldean, gizon leiala eta jainkozalea zen.
3 Agindu hauek eman nizkien: «Eguzkia berotzen hasi baino lehen ez dituzte Jerusalemgo ateak zabalduko; atezainak beren tokietan jarri bitartean, atalagak eta morroiloak itxirik egonen dira. Zaintzaile-taldeak egingo dira Jerusalemgo bizilagunekin: batzuk guardia-postuetan eta beste batzuk beren etxe inguruan egongo dira zaintzen».
4 Jerusalem handia eta zabala zen; bizilagunak, ostera, gutxi; etxe asko lur jorik zegoen artean.