3 Agindu hauek eman nizkien: «Eguzkia berotzen hasi baino lehen ez dituzte Jerusalemgo ateak zabalduko; atezainak beren tokietan jarri bitartean, atalagak eta morroiloak itxirik egonen dira. Zaintzaile-taldeak egingo dira Jerusalemgo bizilagunekin: batzuk guardia-postuetan eta beste batzuk beren etxe inguruan egongo dira zaintzen».
4 Jerusalem handia eta zabala zen; bizilagunak, ostera, gutxi; etxe asko lur jorik zegoen artean.
5 Orduan, Jainkoaren eraginez, handiki, agintari eta gainerako herritarrak bildu nituen erroldatzea egiteko. Eta aurkitu nuen hasieran atzerritik etorritakoen zerrenda; bertan hauxe zegoen idatzirik:
6 Babiloniako errege Nabukodonosorrek Babiloniara gatibu eraman zituenetatik zenbait israeldar nor bere herrira, Jerusalemera eta Judara, itzuli ziren erbestealdiaren ondoren.
7 Zorobabel, Josue, Nehemias, Azarias, Raamias, Nahamani, Mardokeo, Bilxan, Misperet, Bigbai, Nehum eta Baana gidari zituztela etorri ziren.Hona israeldar hauen zerrenda:
8 Paroxen ondorengoak 2.172 lagun;
9 Xefatiasenak 372;