1 Mahatsondo mardula zen Israel,fruituz betea.Zenbat eta fruitu gehiago,orduan eta aldare gehiago.Zenbat eta lurra aberatsago,orduan eta zutarri sakratuakdotoreago.
2 Banatua dauka bihotza,eta orain ordaindu egin beharko.Jaunak berakpuskatuko dizkio aldareaketa lurrera botako zutarri sakratuak.
3 Orduan esango dute:«Ez dugu erregerik,ez baitiogu Jaunari begirunerik izan.Baina erregeak erezer egin lezake guretzat?»
4 Hitz eta berba,gezur-zinak egin,itunak izenpetu…Haien zuzenbidea, ordea,soro-ildoetan hazten denbelar gaizto bihurtu da.
5 Samariako jendea dardaraz dago,dolu dagite herriak eta apaizeriak,Bet-Abengo zekorra dela-eta.Zeren beren pozbide eta ospe zutenidoloa urruti baitaramate.