1 Honela dio herriak:«Ea, itzul gaitezen Jaunarengana.Berak urratu gaitueta berak sendatuko,berak zauritu gaitueta berak dizkigu zauriak lotuko.
2 Bizpahiru egun barru,bizia emango digueta indarberrituko gaitu,eta haren aurrean biziko gara.
3 Saia gaitezen Jauna ezagutzen:egunsentia bezain ziur helduko da,euria bezala etorriko zaigu,udaberriko eurialur-hondora bezala».
4 Baina Jaunak honela dio:«Zer egin dezaket zuretzat, Efraim?Eta zer zuretzat, Juda?Zuen maitasunagoiz-lainoa bezala doa,berehala kentzen duengoiz-ihintza bezala.
5 Horregatik, zigorra iragarri dietprofeten bidez,hondamena neure ahoko hitzez.Nire epaiak argiak bezalaegiten du distira.
6 Nahiago dut maitasunasakrifizioak baino,Jainkoa aintzat hartzeaerre-opariak eskaintzea baino.
7 «Gizakumeek ohi duten bezala,nirekiko ituna hautsi dute,maltzurki jokatu dute nirekin.
8 Galaad gaizkile-hiria da,odolez josia.
9 Lapur-sail baten antzera,zelatan dago apaiz-taldea.Hilketak eta makurkeriakegiten dituzteSikemera bidean.
10 Ikaragarriak ikusi ditut Israelen:prostituzioan dabil Efraim,kutsatu egiten da Israel.
11 Zuretzat ere, Juda,gertu daukat ematekoa,neure herriaren zoriaaldatuko dudanean.