Oseas 8 EAB

«Nire ituna hautsi dute»

1 «Hartu ezpainetan adarra!Arranoa bezala datorkiozoritxarra gainera Jaunaren herriari,nire ituna hautsi baitute,nire irakaspenaren aurkajarri baitira.

2 Deiadar egiten didate:“Israelen Jainko aitortzen zaitugu”.

3 Baina Israelekbazter utzi du ongia;etsaiak pertsegituko du.

4 Nik aukeratu gabeakizendatu dituzte errege,nire oniritzirik gabehautatu dituzte buruzagiak.Beren zilar eta urrezjainko-irudiak egin dituzte,beren buruaren galbide.

5 Higuingarria Samariakgurtzen duen zekorra!Haserre-sutan nagonire herriaren aurka:noiz helduko ote zaretegarbi izatera?

6 Irudi hori Israelgo artisau batekegina da, eta ez da jainko.Samariaren zekorrazati-zati egingo dute.

7 Izan ere, haizea erein dute,eta ekaitza jasoko.Alerik gabeko galburuak irinik ez,eta, izango balu ere,atzerritarrek irentsiko lukete.

8 Irentsia dute Israel:hor dago herrien artean,ezertarako ez den tresna dirudi.

9 Efraim, basasto tematsua,Asiriara joan da,aliatuak erosi ditu.

10 Eskain diezaiela dirua herriei…Nik bilduko ditut orain,laster kizkurtuko diraerrege nagusiaren zamapean.

11 Aldareak ugaldu ditu Efraimekbekatua kentzeko,baina bekatu-bide gertatuzaizkio aldareak.

12 Milaka lege idazten badiot ere,ez ditu beretzat hartzen.

13 Sakrifizioak eskaintzea dute atsegin,hildako abereen okela jateko;baina nik, Jaunak,ez ditut sakrifizio horiek atsegin.Horien bekatuak gogora dakartzat,beren hutsegiteengatikkontuak eskatuko dizkiet,eta Egiptora itzuli beharko dute.

14 Israelek bere Egilea ahaztu dueta jauregiak jaso;Judak, berriz, hiriak sendotu.Baina nik su emango diet hiriei,suak irentsiko ditu jauregiak».

Kapituluak

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14