1 Jaunak esan zidan: «Ea, maita ezazu berriz ere emaztea, maitalea duen eta adulterio egin duen arren. Halaxe maite baititu Jaunak israeldarrak, hauek beste jainkoengana jotzen duten arren, jainko horiei eskainitako mahats-opilen zale».
2 Hala, hamabost zilarrezko txanpon eta anega eta erdi garagarren truke neureganatu nuen berriro emaztea.
3 Eta zera esan nion: «Nirekin egongo zara luzaro, prostituzioan ibili gabe eta zeure burua inongo gizoni eman gabe. Nik ere ez dizut neure burua emango».
4 Hala egon beharko dute israeldarrek luzaro, ez errege eta ez buruzagi, ez sakrifizio eta ez zutarri sakratu, eta ez Jainkoari kontsulta egiteko tresna.
5 Gero, israeldarrak beren Jainko Jaunarengana eta beren errege Daviden ondorengoagana itzuliko dira. Begirunez joko dute Jaunarengana eta haren ondasunetara azken egunetan.