1 Ez zaitez poztu, Israel,ez alaitu, beste herriak bezala,prostituzioan ibili baitzara,zeure Jainkoa utzirik.Atsegin duzuzeure prostituzioaren sariagari-larrain guztietan jasotzea.
2 Larrainak eta dolareakez diete gosea kenduko,ardoak huts egingo die.
3 Ez dute Jaunaren lurraldeanbizitzerik izango:Efraim Egiptora itzuliko da,eta janari kutsatuakjango dituzte Asirian.
4 Ez diote gehiago Jaunariardo-oparirik eskainiko;horien sakrifizioakez zaizkio atsegin izango.Horien ogia dolu-ogi izango da,jango dutenakkutsaturik geldituko dira.Irents bezate beraiek ogi hori,ez baita on Jaunaren etxerako.
5 Zer egingo duzue, beraz,jaiegunean,Jaunaren festa-egunean?
6 Hondamendiari ihes egiten badiote,Egiptok bilduko ditu,Menfis izango dute hilobi.Horien zilarrezko altxor ederraketa horien bizilekuakgarduak eta sasiak hartuko ditu.
7 Badator kontuak hartzeko garaia,badator ordain-garaia.Ikusiko du Israelek!«Profeta erotua dago —diozue—,gizon inspiratua burutik egina».Zuen bekatu ugarieta ikusezin handiagatikdago horrela.
8 Efraimen begiralea, profeta,nire Jainkoarekin dago.Baina dabilen bide guztietantranpak jartzen dizkiote,bere Jainkoaren etxean ereikusezina diote.
9 Galdukeriaren hondoa jo dute,Gibeako garaian bezala.Baina Jainkoak gogoan izango duhorien bekatua,kontuak eskatuko dizkieberen hutsegiteengatik.
10 Honela dio Jaunak:«Israel aurkitu nuenean,basamortuan mahatsa aurkitzeanbezala poztu nintzen.Begi onez ikusi nituenzuen gurasoak,pikondoaren goiz-arokopikuak bezala.Baina Baal-Peorrera iritsi orduko,Baal lotsagarriari eman zizkiotenberen buruak,eta beren idolo maitea bezainnazkagarri bihurtu ziren.
11 Efraimen ospeaktxoriak hegan bezala egingo du ihes.Ez da gehiago haurrik jaioko,ez emakumerik haurdun gertatuko,ez umerik sortuko.
12 Haurrak hazten badituzte ere,gizondu baino lehen kenduko dizkiet.Errukarriak benetan,nik alde egingo diedanean!
13 Ikusten nago,nola bihurtzen dituenEfraimek bere haurrakehiztariaren harrapakin,nola ematen dizkionbere seme-alabak hiltzaileari».
14 Emaiezu, Jauna…Zer emango diezun?Eman sabel agorraketa bular lehorrak!
15 «Gilgal-en agertu zenhaien txarkeria guztia.Han hasi zenhaienganako nire gorrotoa.Beren okerrengatik,bota egingo ditut neure etxetik,ez ditut gehiago maite izango.Errebeldeak dirahaien buruzagi guztiak.
16 Jota dago Efraim,ihartuak ditu zainak,eta ezin fruiturik eman gehiago.Haurrik izaten badute ere,hilarazi egingo duthaien sabeleko fruitu maitea».
17 Nire Jainkoak zapuztu egingo dubere herria,ez baitiote esana entzun.Noragabe ibiliko dira herrien artean.