3 Nik erakutsi nion oinez Efraimi,besoetan eraman nuen.Hala ere, ez ziren ohartunik nituela zaintzen.
4 Amodio-lokarriz erakartzen nituen,maitasun-loturaz.Haurtxoa musurainojasotzen duenaren antzekonintzen haientzat;makurtu eta jaten ematen nion.
5 Efraim Egiptora itzuliko da,Asiria izango du nagusi,ez baitu niregana itzuli nahi izan.
6 Bere hirietan ezpatak erasoko dio,babeslekuak hauts bihurtuko dizkio,beraien burutazioengatik.
7 Nire herriak ez du inola ereniregana itzuli nahi;begiak Goikoarenganajasotzen ditu,baina inork laguntzen ez.
8 «Nola utziko zaitut, Efraim?Nola zapuztuko zaitut, Israel?Nola zu bertan behera utzi,Adma utzi nuen bezala?Nola egin zuri,Tzeboimi egin niona?Ikara degit bihotzak,gupidaz beterik.
9 Ez diot haserreari pizten utziko,ez dut Efraim berriro desegingo,Jainkoa bainaiz ni, ez gizakia;santua ni zuen artean,eta ez natorkizuehaserre-suminez».