3 Itzul zaitezte Jaunarengana,egiozue otoitz honela:«Barkatu bekatu guztiak,hartzazu onezgure aitorpenaren oparia.
4 Asiriak ez gaitzake salba.Ez dugu usteaguda-zaldietan jarrikoeta geure eskuz eginariez diogu “Geure Jainko” esango.Zuk bakarrik diozu errukiumezurtzari».
5 Jaunak dio:«Desleialtasuna sendatuko diet,bihotz zabalez maiteko ditut,urrundua baituthaiengandik haserrea.
6 Ihintza bezalaizango naiz Israelentzat;lilia bezala loratuko daeta Libanoko zuhaitzek bezalakosustraiak botako ditu.
7 Kimuak botako ditu;haren ederra olibondoarenabezalakoa izango da,haren usainaLibanokoa bezain gozoa.
8 Haren itzalpean biziko dira berriro;garia bezala biziberrituko dira,mahastia bezala loratukoeta Libanoko ardoa bezainospetsu izango.
9 Efraimek esango du:“Zer axola niri sasijainkoakjadanik?”Nik, Jaunak, erantzuten dioteta ardura dut berari buruz.Zipresaren antzeko naiz ni,beti berde:niregandik datorkizu fruitua».