5 Jaunak dio:«Desleialtasuna sendatuko diet,bihotz zabalez maiteko ditut,urrundua baituthaiengandik haserrea.
6 Ihintza bezalaizango naiz Israelentzat;lilia bezala loratuko daeta Libanoko zuhaitzek bezalakosustraiak botako ditu.
7 Kimuak botako ditu;haren ederra olibondoarenabezalakoa izango da,haren usainaLibanokoa bezain gozoa.
8 Haren itzalpean biziko dira berriro;garia bezala biziberrituko dira,mahastia bezala loratukoeta Libanoko ardoa bezainospetsu izango.
9 Efraimek esango du:“Zer axola niri sasijainkoakjadanik?”Nik, Jaunak, erantzuten dioteta ardura dut berari buruz.Zipresaren antzeko naiz ni,beti berde:niregandik datorkizu fruitua».
10 Jakintsuak uler beza hau guztia,burutsuak jaso beza esanahia.Bai, zuzenak dira Jaunaren bideak,zintzoak haietan ibiliko dira;bihurriek, berriz,beraietan estropezu egingo.