1 Egun batez, israeldarrak,itsas hondarra bezala,neurtezin eta kontaezin izango dira.Eta «Zuek ez zarete nire herria»esan beharrean,«Jainko biziaren seme-alaba»deituko die Jainkoak.
2 Judatarrak eta israeldarrakbateratu egingo dira,buruzagi bakar bat hautatuko dute,eta beren lurraldean haziko.Handia izango da Izreelen eguna!
3 Zeuen anaiei «Nire herria»deituko diezue,zeuen arrebei «Maitea».
4 Honela dio Jaunak:«Eraman auzitara zeuen ama,sala ezazue,ez baita jadanik nire emazte,ezta ni ere haren senar.Uxa bitza aurpegitikbere prostituzioaketa bular artetik bere maitaleak.