6 Nire herria hondatu egingo dut,aintzat hartzen ez nauelako.Zuk ez bainauzuaintzat hartu nahi izan,nik ere ez zaitutneuretzat apaiz hartuko.Zure Jainkoaren irakaspenaahaztu duzunez gero,nik ere ahaztu egingo ditutzure seme-alabak.
7 Den-denek egin dutenire aurka bekatu;beren ospea lotsa bihurtuko diet.
8 Nire herriak bekatuengatikegiten dituen opariezmantentzen dira apaizak;horregatik, nire herriakbekatu egin dezan nahi dute.
9 Bai herriak, bai apaizakzori bera izango dute:beren jokabideagatikkontuak eskatuko dizkiet,beren egiteen ordaina emango diet.
10 Jango dute, baina ez dira aseko;emagaldu sakratuekinelkartuko dira,baina ez dute haurrik izango;Jauna bazter utzi baitute,beste jainkoei jarraitzeko.
11 «Ardoak eta pattarrakburua txoratu diote nire herriari.
12 Egur-puska batiegiten diote kontsulta,zurezko idolo batekematen dizkie erantzunak.Prostituzio-haizeak jo ditu,beste jainkoen atzetik joateko,ni, beren Jainkoa, bazter utzirik.