1 Honela dio herriak:«Ea, itzul gaitezen Jaunarengana.Berak urratu gaitueta berak sendatuko,berak zauritu gaitueta berak dizkigu zauriak lotuko.
2 Bizpahiru egun barru,bizia emango digueta indarberrituko gaitu,eta haren aurrean biziko gara.
3 Saia gaitezen Jauna ezagutzen:egunsentia bezain ziur helduko da,euria bezala etorriko zaigu,udaberriko eurialur-hondora bezala».
4 Baina Jaunak honela dio:«Zer egin dezaket zuretzat, Efraim?Eta zer zuretzat, Juda?Zuen maitasunagoiz-lainoa bezala doa,berehala kentzen duengoiz-ihintza bezala.