2 Deiadar egiten didate:“Israelen Jainko aitortzen zaitugu”.
3 Baina Israelekbazter utzi du ongia;etsaiak pertsegituko du.
4 Nik aukeratu gabeakizendatu dituzte errege,nire oniritzirik gabehautatu dituzte buruzagiak.Beren zilar eta urrezjainko-irudiak egin dituzte,beren buruaren galbide.
5 Higuingarria Samariakgurtzen duen zekorra!Haserre-sutan nagonire herriaren aurka:noiz helduko ote zaretegarbi izatera?
6 Irudi hori Israelgo artisau batekegina da, eta ez da jainko.Samariaren zekorrazati-zati egingo dute.
7 Izan ere, haizea erein dute,eta ekaitza jasoko.Alerik gabeko galburuak irinik ez,eta, izango balu ere,atzerritarrek irentsiko lukete.
8 Irentsia dute Israel:hor dago herrien artean,ezertarako ez den tresna dirudi.