7 Izan ere, haizea erein dute,eta ekaitza jasoko.Alerik gabeko galburuak irinik ez,eta, izango balu ere,atzerritarrek irentsiko lukete.
8 Irentsia dute Israel:hor dago herrien artean,ezertarako ez den tresna dirudi.
9 Efraim, basasto tematsua,Asiriara joan da,aliatuak erosi ditu.
10 Eskain diezaiela dirua herriei…Nik bilduko ditut orain,laster kizkurtuko diraerrege nagusiaren zamapean.
11 Aldareak ugaldu ditu Efraimekbekatua kentzeko,baina bekatu-bide gertatuzaizkio aldareak.
12 Milaka lege idazten badiot ere,ez ditu beretzat hartzen.
13 Sakrifizioak eskaintzea dute atsegin,hildako abereen okela jateko;baina nik, Jaunak,ez ditut sakrifizio horiek atsegin.Horien bekatuak gogora dakartzat,beren hutsegiteengatikkontuak eskatuko dizkiet,eta Egiptora itzuli beharko dute.