9 Nic orai manatzen darotzut, içan çaite bihozdun, içan çaite hazcar. Ez lotsa, ez içan beldur; ecen certara-nahi eguin deçaçun, çurequin içanen da çure Jainco Jauna.
10 Eta Josuec populuco aitzindariei manu eman cioeten, erraten cioetelaric: Campac gaindi iragan çaitezte, mana çaçue populua eta erroçue:
11 Xuxent çatzue çuen jatecoac, ceren hirugarren egunaren buruan iraganen baitutzue Jordanea, eta çuen Jainco Jaunac eman gogo darotzuen lurraren goçatzera sarthuco baitzarete.
12 Errubentarrei ere eta Gadtarrei eta Manaseren leinu erdiari erran cioeten:
13 Orhoit çaitezte Moise Jaunaren cerbitzariac eman çarotzueten manamenduaz, cioelaric: Çuen Jainco Jaunac eman darotzuete sesua eta lur hau oro.
14 Çuen emazteac, alabac eta aciendac egonen dira Moisec Jordanez hunaindian eman içan darotzueten lurrean: bainan çuec harmaturic iragan çaizte çuen anaien aitzinean, escu bizcorreco guciac, eta hequien alde guduca çaizte,
15 Jaunac çuen anaiei sesua eman deçoten arteo çuei eman içan darotzueten beçala, eta hequiec ere goça deçaten çuen Jainco Jaunac ematera dihoaquioten lurra: eta horrela itzulico çarete çuen goçameneco lurrera, eta çuen egoitza eguinen duçue Moise, Jaunaren cerbitzariac eman darotzueten eremuan Jordanez hunaindian iguzqui-sorthaldera.