Josue 15 BHNT

1 Hau içan cen beraz Judaren semeen çortea beren familien arabera. Edomen mugatic, Sineco mortua hegoaldera, eta hegoaldeco aurkinçaren berce bururaino.

2 Haren hastapena da itsaso Gacico burutic eta hegoaldeari beguira dagoen cerrendaraino.

3 Eta handic ilkitzen da Harrobiaren patarreraino, eta iragaiten da Sinan; igaiten da Cadesbarnera eta helcen Efronera, igaiten delaric Adarrera eta inguratzen duelaric Carcaa,

4 Eta handic iragaiten delaric Asemonan eta helcen Eguiptoco errecara: eta içanen dira haren mugac itsaso handian. Han içanen da hegoaco aurkinçaren akabança.

5 Bada iguzqui-sorthaldetic, hastea içanen da itsaso Gacian Jordaneco azquen bururaino: eta ipharrera beguira dagoena, itsaso-cerrendatic Jordaneco hibai bereraino.

6 Eta muga igaiten da Beth Haglara, eta ipharretic iragaiten da Betharabara, igaiten delaric Errubenen seme, Boenen harrira,

7 Hedatzen delaric Deberaco muguetaraino Acorreco haranean, ipharrera beguiratzen duelaric Galgalari, ceina baita Adomimgo igaitearen parrean, errecaren hegoaco aldetic; eta iragaiten ditu urac Iguzquithurri deithuac, eta haren akabança içanen da Erroielgo ithurrian.

8 Guero igaiten da Enom semeren harana gaindi hegoaldera Jebusearraren sahetsetic, hura baita Jerusaleme; eta handic goititzen delaric mendi bizcarrera, ceina baita Jeenomen parrean mendebalerat Erraphaimen haraneco buruan ipharrari beguira,

9 Mendi gainetic iragaiten da Nephtoaco ithur-uretaraino; helcen da Efrongo mendico herrietaraino, eta, jausten da Baalara, ceina baita Cariathiarim, erran nahi da Oihanetaco hiria;

10 Eta Baalatic ingurua eguiten du mendebal-aldera, Seirgo mendiraino; eta iragaiten da Jarimgo mendiaren sahetsetic, iparrari buruz, Questonera; jausten da Bethsamera, iragaiten Thamnan,

11 Helcen da Acarongo sahetsera ipharretic, eraisten da Secronara, iragaiten du Baalaco mendia, helcen da Jebneelara, eta hersia da mendebaletic itsaso Handico bazterraz.

12 Horiec dira Judaren semeen mugac inguruan beren familien arabera.

13 Bainan Josuec Calebi, Jephonen semeari eman cioen, Jaunac manatu beçala, Judaren semeen erdian bere pharte Cariatharbe, Enaquen aitaren hiria, hura bera baita Hebron.

14 Eta Calebec hartaric xahutu cituen Enaquen hirur semeac, Sesai, Ahiman eta Tholmai, Enaquen odolecoac.

15 Eta handic iganez ethorri cen Dabirgo egoiliarretara, hiri hura aitzinean deitzen baitzen Cariath Sepher, erran nahi da Iscribauen hiria.

16 Eta Calebec erran çuen: Norquere joco eta hartuco baitu Cariath Sepher, eta hainari emaztetzat emanen diot ene alaba Acsa.

17 Eta Othonielec, Cenecen semeac, (Cenez baitzen Caleben anaia gazteagoa) hartu çuen hiria, eta Calebec eman cioen bere alaba Acsa emaztetzat.

18 Eta elkarrequin cihoacelaric, Acsa bildua içan cen bere senharraz aitari galda ceçon landa bat, eta nola asto baten gainean jarria baitzen, hasbeherapenca hasi cen. Calebec erran cioen: Cer duçu?

19 Eta alabac ihardetsi çuen: Indaçu çure benedicionea: eman içan darotaçu lur bat egüerdiari dagoena eta agorra, indaçu berce bat urztatua dena. Hargatic Calebec eman cioen lur bat gainetic beherera urztatua cena.

20 Huna Judaren semeen goçamena beren familien arabera.

21 Judaren semeen bureburuco aurkincetan, Edomen muguen aldean, hegoatic, hiriac ciren Cabseel, Eder eta agur;

22 Cina, Dimona eta Adada;

23 Cades, Asor eta Jethnam;

24 Ciph, Telem eta Baloth;

25 Afor-bem, Cariath, eta Hefron, hura baita Asor;

26 Aman, Sama eta Molada;

27 Asergada, Hasemon eta Bethphelet;

28 Hasersual, Bersabee eta Baciothia;

29 Baala, Jim eta Esem;

30 Eltholad, Cestl eta Harma;

31 Siceleg, Medemena eta Sensena;

32 Lebaoth, Selim, Aen eta Erremon: orotara hogoi eta bederatzi hiri, eta beren herriac.

33 Eta celhaietan, Estaol, Sarea eta Asena;

34 Çanoe, Enganim, Taphua eta Enaim;

35 Jerimoth, Adulam, Soco eta Aceca;

36 Saraim, Adithaim, Jedera eta Jederothaim: hamalau hiri eta beren herriac.

37 Sanan, Hadasa eta Magdalgad;

38 Deleam, Masepha eta Jecthel,

39 Laquis, Bascath eta Eglon,

40 Quebon, Leheman eta Cethlis;

41 Jideroth, Bethdagon, Naama eta Maceda: hamasei hiri eta beren herriac.

42 Labana, Ether eta Asan;

43 Jefrha, Esna eta Nesib;

44 Ceila, Accib eta Maresa: bederatzi hiri eta beren herriac.

45 Acaron bere herri eta herrixquequin;

46 Acarondic itsasoraino Açoterateco aurkinça bere herrixquequin;

47 Açot bere herri eta herrixquequin; Gaça bere herri eta herrixquequin, Eguiptoco errecaraino, eta itsaso Handia da haren muga.

48 Eta mendian: Samir, Jether eta Socoth;

49 Dana, Cariathsena, ceina baita Dabir,

50 Anab, Illemo eta Anim;

51 Gosen, Olon eta Jilo; hameca hiri eta beren herriac.

52 Arab, Erruma eta Esaan;

53 Janum, Bethihaphua eta Apheca;

54 Athmatha, Cariatharbe, ceina baita Hebron, eta Sior: bederatzi hiri eta beren herriac.

55 Maon, Carmel, Ciph eta Jota;

56 Jezrael, Jucadam eta Çanoe;

57 Acain, Gabaa eta Thamna: hamar hiri beren herriequin.

58 Halhul, Besur eta Jedor;

59 Mareth, Bethanoth eta Eltecon: sei hiri eta beren herriac.

60 Cariathbaal, ceina baita Cariathiarim Oihanetaco hiria, eta Areba: bi hiri eta beren herriac.

61 Mortuan: Betharaba, Medin eta Sacaca;

62 Nebsan, Gatzeco hiria eta Engadi: sei hiri eta beren herriac.

63 Bainan Judaren semeec ecin xahutu içan cituzten Jebusearrac Jerusalemen çaudecenac: eta Jebusearrac orai arteo Judaren semeequin egotu içan dira Jerusalemen.

Kapituluak

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24