Josue 13 BHNT

1 Josue çahartua eta adin handitan cen, eta Jaunac erran cioen: Çahartu çare eta adinetan sarthu, eta leku guciz çabal bat guelditua da, oraino çorteaz berecigabea;

2 Erran nahi da Galilea, Filistinherria eta Jefuri gucia;

3 Eguiptoa urztatzen duen hibai lohitsutic Acarongo mugueara, ipharrera; Canaango lurra, Filistindarren borz erreguettoen artean çathitzen dena, Gaçarrac, Açotarrac, Ascalondarrac, Jetharrac eta Acarondarrac.

4 Hegoaldera dira Hebearrac, Canaango lur gucia, eta Sidondarren Maara, Aphequeraino eta Amorhearren muguetaraino,

5 Eta mugakidetaraino: Libango bazterrac ere, iguzqui-haice alderat; Baalgadic, Hermongo azpian, Emathen sar çaitecen arteo;

6 Mendian egoten diren guciac, Libanetic Maserephotheco uretaraino, eta Sidondar guciac. Ni naiz hequiec xahutuco ditudana Israelgo semeen aitzinetic. Oro eror beitez beraz Israelen primançaren phartera, nic manatu içan dudan beçala.

7 Eta orai lurra çathi dioçoçuete goçatzeco bederatzi leinuei eta Manaseren leinu erdiari,

8 Ceinarequin Errubenec eta Gadec goçamenetan hartu baitute Jaunaren cerbitzari Moisec Jordaneco uraz haindian eman içan dioteten lurra iguzquihaiceco aurkinça-alderat,

9 Aroerdic, ceina jarria baita Arnongo errecaren heguian, eta haranaren erdian, eta Medabaco celhaiac oro Diboneraino,

10 Eta Hefebonen erreguinatu den Sehon, erregue Amorhearraren hiri guciac, Amonen semeen muguetaraino;

11 Eta Galaad, eta Jesurico eta Macatico eremua, eta Hermongo mendi gucia eta Basan gucia Salecaraino;

12 Eta Astarothen eta Edrain erreguinatu den Erraphaimen azquen odoleticacoetaric cen Oguen erresuma gucia Basanen: eta Moisec jo eta xahutu cituen.

13 Eta Israelgo semeec etzituzten nahi içan xahutu Jesuritarrac eta Macatiarrac, eta Israelen erdian daude egungo eguna arteo.

14 Ordean Moisec Lebiren leinuari etzioen lurric eman goçatzera: bainan Israelgo Jainco Jaunaren sacrificio eta bitimac dira haren primança, Jaunac berac erran dioen beçala.

15 Errubenen leinuco semeei, beren familien arabera, lurra goçatzera eman cioten beraz Moisec:

16 Eta hequien eremua içan cen Aroerdic, ceina jarria baita Arnongo errecaren bazterrean, eta Arnongo errecaco haranaren erdian, Medabara daraman celhai gucia,

17 Hefebon eta hango bazter-aldetan diren herri guciac; Dibon ere, Bamothbaal eta Baalmaongo hiria,

18 Jasa, Cedimoth, Mephaath,

19 Cariathaim, Sabama eta Sarathasar Haraneco mendian;      

20 Bethphogor, Asedoth, Phasga eta Bethiesimoth,

21 Eta ordoquico hiri guciac, eta Sehon erregue Amorhearraren erresuma guciac, Hefebonen erreguinatu cenarenac eta Moisec jo çuenarenac, Ebi, Errecem, Sur, Hur eta Errebe, Madiango aitzindariequin, ceinac baitziren Sehonen lurreco egoiliarren buruçaguiac.

22 Israelgo semeec ezpataz sarrasquitu çuten berce hilequin Balaam aztia ere, Beorren semea.

23 Eta Jordaneco hibaia Errubenen semeen muga eguina içan cen. Horiec dira hiri eta herriac Errubentarren goçamenecoac bequien familien arabera.

24 Eta Moisec Gaden leinu eta semeei beren familien arabera eman cioeten goçamena, ceinaren xehatzapena hau baita:

25 Jasergo bazterra, Galaadeco hiri guciac, eta Amonen semeen lurraren erdia Aroerreraino, ceina baita Erraba alderat;

26 Hefebondic, Erramoth, Masphe eta Betonimeraino; eta Manaimdic, Dabirreco muguetaraino;

27 Betharango, Bethnemraco, Sokotheco eta Saphongo haranean ere, Sehon Hefebongo erregueren erresumaren gaineracoa: haren muga Jordanea da halaber, Ceneretheco itsasoaren azquen bururaino, Jordanez haindian, iguzqui-sorthalderat.

28 Horiec dira lurra, hiriac eta herriac Gaden semeen goçamenecoac beren familien arabera.

29 Moisec eman cioten Manaseren leinu erdiari ere eta semeei beren familien arabera, goçamen bat,

30 Ceinaren hastea hau baita: Manaimdic Basan gucia; Og, Basango erregueren erresuma guciac, eta Jairren herrialdea, ceina baita Basanen, hirur hogoi hiritacoa;

31 Eta Galaaden erdia, eta Astaroth eta Edrai, Oguen erresumaco hiriac Basanen, Manaseren seme Maquirren haurrei, erran nahi da Maquirren semeen erdiari beren familien arabera.

32 Moisec berezpen hori eguin içan çuen Moabeco celhaietan, Jericoco parrean iguzqui-sorthalderat.

33 Bainan Lebiren leinuari goçamenic etzioen eman, ceren Israelgo Jainco Jauna bere baita haren goçamena, erran içan dioen beçala.

Kapituluak

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24