1 Eta bigarren çorthea atheratu cen Simeonen semeena, ceinac familiaca baitziren, eta hequien primança içan cen
2 Judaren semeen goçameneco lurren erdian, Bersabee, Sabee, Molada,
3 Hasersual, Baia, Asem,
4 Eltholad, Bethul, Harma,
5 Siceleg, Bethmarcaboth, Haferspsa,
6 Bethlebaoth etaSarohen: hamahirur hiri eta beren herriac;
7 Ain, Erremon, Athar eta Asan: hau hiri eta beren herriac;
8 Herrixca guciac hiri horien inguruan Baalath Beer Erramatheraino hegoaldetic. Hori da Simeonen semeen primança, beren familien arabera,
9 Judaren semeen goçameneco eta çortheco lurrean, ceren handieguia baitzen; eta horren gatic hequien primançaren erdian Simeonen semeec içatu cituzten beren lurrac.
10 Eta hirugarren çorthea erori cen Çabulonen semeena, ceinac familiaca baitziren, eta hequien goçamenaren muga eguina içan cen Sarideraino;
11 Eta igaiten da itsasotic eta Meralatic, eta helcen da Debasethera, Jeconamgo parrean den errecaraino;
12 Eta bihurcen da Saridetic iguzquihaicera Ceseleththaborgo muguetan, atheratzen Daberetheco aldera, eta igaiten Japhieco parrera;
13 Handic iragaiten da Jethhepher eta Thacasinen iguzqui-sorthaldeco alderdiraino, eta atheratzen da Erremonera, Amtharrera eta Noara;
14 Ingurua eguiten du ipharrari buruz Hanathonera; eta akabatzen da Jefthaelgo haranean,
15 Barne direlaric Cateth, Naalol, Semeron, Jedala, eta Bethlehene hamabi hiri eta beren herriac.
16 Hori da Çabulonen semeen primança, beren familien arabera, hiriequin eta hequietaco herriequin.
17 Isacarren çorthea ilki cen laugarrena, bere familien arabera.
18 Eta haren primançaco ciren Jezrael, Casaloth, Sunem,
19 Hapharaim, Seon, Anaharath,
20 Erraboth, Cefion, Abes,
21 Errameth, Enganim, Enhada eta Bethpheses:
22 Eta haren muga helcen da Thaborrera, Sehesimara eta Bethsameseraino, eta akabatzen da Jordanean: barne direlaric hamasei hiri eta beren herriac.
23 Hori da Isacarren goçameneco lurra, bere familien arabera, hiriequin eta hequietaco herriequin.
24 Borzgarren çorthea atheratu cen Aserren semeena, ceinac familiaca baitziren.
25 Hequien muga içan cen Halcathic, Xalitic, Betendic, Acsaphtic,
26 Elmelequetic, Amaadic eta Mesaldic, eta helcen da itsasoco Carmeleraino, Sihorrera eta Labanathera,
27 Eta itzulcen da iguzqui-haiceari buruz Bethdagonera; iragaiten da Çabuloneraino eta Jefthaelgo haraneraino, ipharrera, Bethemequeraino eta Nehieleraino, eta atheratzen da Cabulgo ezquerrera,
28 Abranera, Errohobera, Hamonera eta Canara, Sidon handia jo arteo;
29 Guero bihurcen da Hormara Tirreco hiri guciz hazcarturaino eta Hosaraino, eta akabatzen da itsasoan Accibatic hurbil.
30 Eta Ama, Aphec eta Errohob barne, baciren hogoi eta bi hiri eta beren herriac.
31 Horiec dira Aserren semeen, beren familien arabera, goçameneco lurra, hiriac eta herriac.
32 Seigarren çorthea erori cen Nefthaliren semeena, ceinac familiaca baitziren.
33 Muga hasten da Helephetic eta goaten Saanarren Elonera, Adamira, ceina baita Neceb, eta Jebnaelera Lecumeraino, eta akabatzen da Jordanean;
34 Itzulcen da guero mendebalari buruz Açanothaborrera, atheratzen Hucucara, iragaiten Çabulonera hegoari buruz, Aserrera mendebalari buruz, eta Judara Jordane bazterrez iguzqui-haiceari buruz.
35 Ciren hiri guciz hazcarrac, Asedim, Ser, Emath, Errecath, Cenereth,
36 Edema, Arama, Asor,
37 Cedes, Edrai, Enhasor,
38 Jeron, Magdalel, Horem, Bethanath eta Bethsames, hemeretzi hiri eta beren herriac.
39 Horiec ciren Nefthaliren leinuco semeen, beren familien arabera, goçameneco lurra, hiriac eta herriac.
40 Çazpigarren çorthea atheratu cen Danen leinuco semeena, ceinac familiaca baitziren.
41 Leinu horren goçameneco eremuan ciren Saraa, Esthaol, Hirsemes, erran nahi da Iguzqui-hiri,
42 Selebin, Ayalon, Jethela,
43 Eton, Themna, Acron,
44 Elthece, Jebethon, Balaath,
45 Jud, Bane, Barac, Jethremon,
46 Meiarcon eta Arecon, Joperi beguira dagoen ephaitzarequin,
47 Eta muga beraz hersten da. Eta Danen semeac igan ciren, guerla eman cioten, Lesemeri, hartu çuten, eta ezpataren ahoan iragan; goçatu çuten eta han eguin beren egoitza, deitzen çutelaric Lesem Dan bere aitaren icenetic.
48 Horiec dira Danen leinuco haurren, beren familien arabera, goçameneco lurra, hiriac eta herriac.
49 Josuec akabatu ondoan lurraren berezpena çortheca leinu bakotchari, Israelgo semeec eman cioten Josue Nunen semeari goçatzera beren erdian,
50 Jaunaren manamenduaren arabera, galdeguin cioeten hiria, Thamnath Saraa Efraimgo mendian: eta hiria alchatu çuen eta hartan eguin çuen bere egoitza.
51 Horiec dira lurrac çorthean bereci cituztenac Eleaçar apheçac, Josue Nunen semeac eta Israelgo semeen familietaco eta leinuetaco buruçaguiec, Silon, Jaunaren aitzinean, lekucotasuneco tabernacle-sarcean, eta lurra çathitu çuten.