1 Jerusalemeco erregue Adonisedequec aditu cituenean horiec, erran nahi da Josuec Hai hartu eta herrautsi çuela (ecic nola eguin baitzioen Jericori eta hango erregueri, halaber eguin cioeten Hairi eta hango erregueri), eta Gabaontarrec ihes eguin çutela Israeldarretara eta hequiequin batasunean jarri cirela,
2 Beldurtu cen hainitz; Gabaon ecic hiri handia cen, erregue-hirietaric bat, eta Hai baino hiri handiagoa, eta hango guerlari guciac hazcarrenetaric.
3 Adonisedequec beraz bidali cioeten Oham Hebrongo erregueri, eta Pharam Jerimothgo erregueri, eta Japhiari ere, Laquisgo erregueri, eta Dabir Eglongo erregueri, cioelaric:
4 Igan çaizte ni gana eta ekar çaçue lagunça Gabaonen harceco, ceren iragan den Josueren gana eta Israeldarretara.