12 Orduan Josue minçatu cen Jaunari, Israelgo semeen escuetara Amorhearra eçarri çuen egunean, eta hequien aitzinean erran çuen: Iguzquia, ez higui Gabaonen parretic, eta, ilharguia, Ayalongo haraneco parretic.
13 Eta iguzquia eta ilharguia baratu ciren populua bere etsaietaric aspertu arteo. Hori ez othe da Çucenen liburuan iscribatua? Iguzquia guelditu cen beraz ceru-erditan, eta egun oso batez etzuen eguin etzatera.
14 Lehenago ez gueroago ez da içatu hain egun luceric, Jauna guiçon baten erranera jautsiz eta Israelen alde guducatuz.
15 Eta Josue Israel guciarequin itzuli cen Galgalaco campetara.
16 Ecen borz erregueec ihes eguin çuten eta gorde ciren Macedaco hirico lur-cilhoca batean.
17 Eta Josueri gaztiatua içan citzaioen borz erregueac atzemanac içatu cirela Macedaco hirico lur-cilhoca batean gordeac.
18 Hunec manatu cioten bere lagunei, eta erran: Ambil çatzue harri handi batzuec cilhoaren ahora, eta guiçon asmutacoac eçar çatzue hersiac direnen çaincen.