17 Eta Josueri gaztiatua içan citzaioen borz erregueac atzemanac içatu cirela Macedaco hirico lur-cilhoca batean gordeac.
18 Hunec manatu cioten bere lagunei, eta erran: Ambil çatzue harri handi batzuec cilhoaren ahora, eta guiçon asmutacoac eçar çatzue hersiac direnen çaincen.
19 Çuec ordean ez gueldi, bainan jarraic çaquiozquite etsaiei, eta ihes dihoacenac azqueneraino hil çatzue: etzatzuela utz sarcera beren hirietaco gazteluetan, Jainco Jaunac escuetara eman darozquitzuenaz gueroztic.
20 Etsaiac eroriric beraz sarrasqui handian eta gutiz-guehienac hilcerainocoan xahuturic, Israeli itzuri ahal içan cirenac sarthu ciren hiri hazcartuetan.
21 Eta armada gucia bihurtu içan cen, minic gabe eta osoric, Josueren gana Macedara non baitziren orduan campac: nihor-ere etzen ausartatu hint baten atheratzera Israelgo semeen contra.
22 Eta Josuec manu eguin çuen, cioelaric: Idecaçue cilhoco ahoa, eta ene aitzinera erakar çatzue hor gordeac daudecen borz erregueac.
23 Eta cerbitzariec eguin çuten manatua citzaiotena; eta erakarri ciozcaten cilhocatic borz erregueac, Jerusalemeco erregue, Hebrongo erregue, Jerimothgo erregue, Laquisgo erregue, eta Eglongo erregue.