24 Eta erakarriac içan citzaizcoenean, deithu cituen Israelgo guiçon guciac, eta berequin cituen armadaco aitzindariei erran cioten: Çoazte, eta çangoa eçar çaçue erregue horien lephoaren gainean. Hauquiec goan cirenean, eta çangoaren-pean çaduzcatelaric erregueen lephoac,
25 Josuec erran cioten berriz: Ez içan beldurric, ez lotsa, har çaçue bihotz eta eguiçue hazcarretic: ecen horrelaxe eguinen diote Jaunac çuen etsai guducatuco ditutzuen guciei.
26 Guero Josuec jo eta hil cituen erregueac eta dilindan eçarri cituen borz habetaric, eta dilindan egotu ciren arrats arteo.
27 Eta iguzquia etzateracoan, bere lagunei manatu cioten jauts cetzatela habeetaric. Jautsi cituztenean arthiqui cituzten gordeac egotu ciren cilhocara, eta hartaco ahoan eçarri cituzten harri handi batzuec, egungo egunean oraino han berean dirautenac.
28 Josuec halaber egun berean hartu içan çuen Maceda, eta ezpataren ahotic iragan çuen; hango erregue ere eta egoiliar guciac hil cituen: etzuen hiri hartan bakar bat ere biciric utzi. Macedaco erregueri eguin cioen Jericoco erregueri eguin içan cioena.
29 Bada Macedatic Israel guciarequin iragan cen Lebnara, eta guducatzen cen haren contra,
30 Ceina Jaunac eman baitzuen bere erreguearequin Israelen escuetara: eta hiria eta hango egoiliar guciac jo cituzten ezpataren ahoaz; etzuten hiri hartan bakar bat ere biciric utzi. Eta Lebnaco erregueri eguin cioten Jericoco erregueri eguin içan ciotena.