3 Adonisedequec beraz bidali cioeten Oham Hebrongo erregueri, eta Pharam Jerimothgo erregueri, eta Japhiari ere, Laquisgo erregueri, eta Dabir Eglongo erregueri, cioelaric:
4 Igan çaizte ni gana eta ekar çaçue lagunça Gabaonen harceco, ceren iragan den Josueren gana eta Israeldarretara.
5 Beraz Amorhearren borz erregue horiec, Jerusalemeco erregue, Hebrongo erregue, Jerimothgo erregue, Laquisgo erregue eta Eglongo erregue, igan ciren beren armadequin eta campatu ciren Gabaonen inguruan, hiria sethiatzen çutela.
6 Bada Gabaongo hiri sethiatuco egoiliarrec igorri çuten Josueren gana, ceina orduan baitzagoen Galgalaco campetan, eta erran cioten: Ez guibela çure escuac çure muthilen lagunçatic; igan çaite laster, hestura hunetaric athera gaitzatzu, inguçu lagunça: ecen mendietan dauden Amorhearren erregue guciac gure contra bildu içan dira.
7 Eta Josue Galgalatic igan cen, eta harequin guerlarien armada gucia, hainitz guiçon hazcarrac.
8 Eta Jaunac erran cioen Josueri: Ez içan horien beldur, ecen çure escuetan eçarri ditut, hequietaric nihorc ecin buru eguinen darotzu.
9 Eta Josue gau gucian Galgalatic iganez, oharcabean erori citzaioeten gainera.