30 Ceina Jaunac eman baitzuen bere erreguearequin Israelen escuetara: eta hiria eta hango egoiliar guciac jo cituzten ezpataren ahoaz; etzuten hiri hartan bakar bat ere biciric utzi. Eta Lebnaco erregueri eguin cioten Jericoco erregueri eguin içan ciotena.
31 Josue Lebnatic Israel guciarequin iragan cen Laquisera, eta armada inguruan jarraraciric, sethiotan çaducan.
32 Jaunac Laquis eman çuen Israelen escuetara, eta Josuec hiria hartu çuen biharamunean, eta jo çuen ezpataren ahoaz, eta han ciren arima guciac erebai, Lebnan eguin içan çuen beçala.
33 Ordu hartan berean igan cen Horam, Gacergo erregue, Laquisi lagunça ematera; bainan Josuec jo eta hil içan çuen bere populu guciarequin.
34 Eta Laquistic iragan cen Eglonera eta inguratu çuen.
35 Egun berean hartu içan çuen, eta ezpataren ahotic iragan cituen hango arima guciac, Laquisen eguin içan çuen beçala.
36 Halaber Israel guciarequin igan cen Eglondic Hebronera, eta guerla eman cioen;