32 Jaunac Laquis eman çuen Israelen escuetara, eta Josuec hiria hartu çuen biharamunean, eta jo çuen ezpataren ahoaz, eta han ciren arima guciac erebai, Lebnan eguin içan çuen beçala.
33 Ordu hartan berean igan cen Horam, Gacergo erregue, Laquisi lagunça ematera; bainan Josuec jo eta hil içan çuen bere populu guciarequin.
34 Eta Laquistic iragan cen Eglonera eta inguratu çuen.
35 Egun berean hartu içan çuen, eta ezpataren ahotic iragan cituen hango arima guciac, Laquisen eguin içan çuen beçala.
36 Halaber Israel guciarequin igan cen Eglondic Hebronera, eta guerla eman cioen;
37 Hartu çuen eta ezpataren ahoaz jo, hango erregue ere eta haren aurkinçaco hiriac oro, eta hequietan egoten ciren anima guciac: etzuen hequietan nihor utzi biciric: nola eguin içan baitzuen Eglonen, hala eguin çuen Hebronen, ezpatan iraganez han kausitu cituen guciac.
38 Handic bihurtu cen Dabirrera,