34 Eta Laquistic iragan cen Eglonera eta inguratu çuen.
35 Egun berean hartu içan çuen, eta ezpataren ahotic iragan cituen hango arima guciac, Laquisen eguin içan çuen beçala.
36 Halaber Israel guciarequin igan cen Eglondic Hebronera, eta guerla eman cioen;
37 Hartu çuen eta ezpataren ahoaz jo, hango erregue ere eta haren aurkinçaco hiriac oro, eta hequietan egoten ciren anima guciac: etzuen hequietan nihor utzi biciric: nola eguin içan baitzuen Eglonen, hala eguin çuen Hebronen, ezpatan iraganez han kausitu cituen guciac.
38 Handic bihurtu cen Dabirrera,
39 Hartu eta xahutu çuen; hango erregue ere eta inguruco hiri guciac ezpataren ahoaz jo cituen; etzuen hequietan nihor utzi biciric: nola eguin içan baitzuen Hebroni eta Lebnari, eta hequietaco erregueei, hala eguin cioen Dabirri eta hango erregueri.
40 Josuec jo çuen beraz lurra oro, basaburucoa, hegoaldecoa eta celhaiecoa, eta Asedoth bere erregueequin; etzuen han nihor utzi biciric, bainan hatsa çuqueen gucia hil çuen Israelgo Jainco Jaunac manatu içan cioen beçala,