7 Eta Josue Galgalatic igan cen, eta harequin guerlarien armada gucia, hainitz guiçon hazcarrac.
8 Eta Jaunac erran cioen Josueri: Ez içan horien beldur, ecen çure escuetan eçarri ditut, hequietaric nihorc ecin buru eguinen darotzu.
9 Eta Josue gau gucian Galgalatic iganez, oharcabean erori citzaioeten gainera.
10 Eta Jaunac asaldutan eçarri cituen Israelen aitzinean; eta sarrasqui handia eguin cioten Gabaonen, ondotic jarraiquiz Bethoronera igaiten den bideaz, eta jo cituen Acecaraino eta Macedaraino.
11 Eta Israelgo semeen ihes cihoacelaric eta Bethorongo jaustean cirelaric, Jaunac cerutic igorri ciozcaten harri handi batzuec Acecaraino; eta harri abarrac hilac hainitz guehiago ciren, ecenez Israelgo semeen ezpatac hilac.
12 Orduan Josue minçatu cen Jaunari, Israelgo semeen escuetara Amorhearra eçarri çuen egunean, eta hequien aitzinean erran çuen: Iguzquia, ez higui Gabaonen parretic, eta, ilharguia, Ayalongo haraneco parretic.
13 Eta iguzquia eta ilharguia baratu ciren populua bere etsaietaric aspertu arteo. Hori ez othe da Çucenen liburuan iscribatua? Iguzquia guelditu cen beraz ceru-erditan, eta egun oso batez etzuen eguin etzatera.