1 Jabin, Asorgo erreguec ençun cituenean horiec, bidali çuen Jobal, Madongo erregue gana, eta Semerongo erregue gana eta Acsapheco erregue gana,
2 Halaber ipharraldeco erregue mendietan eta Cenerothen hegoaldaren parreco ordoquian çaudecenen gana eta bazter-aldetan eta Dorgo aurkincetan itsas-heguiraino çaudecenen gana ere;
3 Orobat iguzqui-sorthaldeco eta etzinaldeco Cananearra gana, Amorhearra gana, Hethearra gana, Pherecearra gana, eta mendietara Jebusearra gana; halaber Hermon azpian Masphaco lurrean çagoen Hebearra gana.
4 Eta atheratu ciren guciac beren saiherequin, populu bat nihonerecoa, itsasbazterrean den legarra iduri, çaldi eta orga-laster oste ikaragarri bat ere hequiequin.
5 Eta erregue horiec oro batera bildu içan ciren Meromgo uretan, Israeli gudu emateco.
6 Eta Jaunac Josueri erran cioen: Ez içan horien beldur, ecen bihar tenore huntan berean horiec oro sarrasquitzera emanen ditut Israelen aitzinean; çainac ebaquico diozcatzute hequien çaldiei, eta orgac suz erreco ditutzu.
7 Eta hequien contra Josue eta armada gucia harequin terrepentean goan ciren Meromgo uretara, eta jauci citzaizcoten gainera.