13 Eta bizcargunetan eta munhoetan jarriac ciren hiriez berce guciac erre cituen Israelec: Asor bakarric hainitz hazcartua cena suz herrautsia içan cen.
14 Eta Israelgo semeec beren artean çathitu cituzten hiri hequietaco buluzquina eta abereac, guiçon guciac hil ondoan.
15 Nola Jaunac manatu içan baitzioen bere cerbitzari Moisi, hala Moisec manatu cioen Josueri, eta hunec guciac bethe cituen: manatu ucietaric etzuen iragaitera utzi, ez-eta Jaunac Moisi meçutu içan cioen hitz bakar bat ere.
16 Josue jabetu cen beraz basaburuaz eta hegoaldeco eremuaz, Gosengo lurraz eta celhaiaz, mendebal-aldeco aurkinçaz, Israelgo mendiaz eta ordoquiaz,
17 Eta Seirgo aldera igaiten den mendiaren çathi batez Baalgaderaino, Liban-go celhaia gaindi Hermongo azpitic: hango erregue guciac hartu, jo eta hil cituen.
18 Josue lucez guducatu içan cen erregue hequien contra.
19 Etzen hiri bat içatu bere baitharic Israelgo semeei eman cenic, Hebearraz landa, ceina Gabaonen baitzagoen: ecen oro guducatuz hartu cituen.