16 Josue jabetu cen beraz basaburuaz eta hegoaldeco eremuaz, Gosengo lurraz eta celhaiaz, mendebal-aldeco aurkinçaz, Israelgo mendiaz eta ordoquiaz,
17 Eta Seirgo aldera igaiten den mendiaren çathi batez Baalgaderaino, Liban-go celhaia gaindi Hermongo azpitic: hango erregue guciac hartu, jo eta hil cituen.
18 Josue lucez guducatu içan cen erregue hequien contra.
19 Etzen hiri bat içatu bere baitharic Israelgo semeei eman cenic, Hebearraz landa, ceina Gabaonen baitzagoen: ecen oro guducatuz hartu cituen.
20 Ecic Jaunaren erabaquia içan cen gogortuco cituztela beren bihotzac, guducatuco cirela Israelen contra, erorico cirela, goçotasunic etzutela batere merecituco, eta xahutuac içanen cirela Jaunac Moisi manatu içan cioen beçala.
21 Egun hequietan Josue ethorri cen eta hil cituen Enactarrac Hebrongo, Dabirgo eta Anabeco mendietacoac eta Judaco eta Israelgo mendi gucicoac, eta herrautsi cituen hequien hiriac.
22 Enaquen odolecoric etzuen bakar bat utzi Israelgo semeen lurrean, lekat Gaçaco, Jetheco eta Açoteco hirietan, ceinetan bakarric utziac içan baitziren.