3 Orobat iguzqui-sorthaldeco eta etzinaldeco Cananearra gana, Amorhearra gana, Hethearra gana, Pherecearra gana, eta mendietara Jebusearra gana; halaber Hermon azpian Masphaco lurrean çagoen Hebearra gana.
4 Eta atheratu ciren guciac beren saiherequin, populu bat nihonerecoa, itsasbazterrean den legarra iduri, çaldi eta orga-laster oste ikaragarri bat ere hequiequin.
5 Eta erregue horiec oro batera bildu içan ciren Meromgo uretan, Israeli gudu emateco.
6 Eta Jaunac Josueri erran cioen: Ez içan horien beldur, ecen bihar tenore huntan berean horiec oro sarrasquitzera emanen ditut Israelen aitzinean; çainac ebaquico diozcatzute hequien çaldiei, eta orgac suz erreco ditutzu.
7 Eta hequien contra Josue eta armada gucia harequin terrepentean goan ciren Meromgo uretara, eta jauci citzaizcoten gainera.
8 Eta Jaunac eman cituen Israelgo semeen escuetara. Hauquiec jo cituzten, eta jarraiqui citzaizcoten Sidon handiaraino, Maserephoteco uretaraino, eta Maspheco bazterretaraino, ceinac baitira haren iguzqui-haice aldetic. Horrela jo cituen guciac, eta etzuen hequietaric nihor utzi biciric;
9 Eta eguin çuen Jaunac manatu içan cioen beçala, çainac ebaqui ciotzaten hequien çaldiei, eta orgac suz erre cituen.