9 Eta eguin çuen Jaunac manatu içan cioen beçala, çainac ebaqui ciotzaten hequien çaldiei, eta orgac suz erre cituen.
10 Eta berehala itzuliric, hartu çuen Asor, eta hango erregue ezpatan iragan çuen. Asor cen ecic aspaldi hartan erre-suma hequien ororen buruçaguitasuna çaducana.
11 Eta han çaudecen arima guciac jo cituen: etzuen hequietaric bakar bat ere biciric utzi, bainan hilceraino guciac xahutu cituen, eta hiria bera suaz herrautsi çuen.
12 Eta inguruneco hiri guciac eta hequien erregueac hartu, jo eta xahutu cituen, Moisec, Jaunaren cerbitzariac manatu içan cioen beçala.
13 Eta bizcargunetan eta munhoetan jarriac ciren hiriez berce guciac erre cituen Israelec: Asor bakarric hainitz hazcartua cena suz herrautsia içan cen.
14 Eta Israelgo semeec beren artean çathitu cituzten hiri hequietaco buluzquina eta abereac, guiçon guciac hil ondoan.
15 Nola Jaunac manatu içan baitzioen bere cerbitzari Moisi, hala Moisec manatu cioen Josueri, eta hunec guciac bethe cituen: manatu ucietaric etzuen iragaitera utzi, ez-eta Jaunac Moisi meçutu içan cioen hitz bakar bat ere.