1 Josue çahartua eta adin handitan cen, eta Jaunac erran cioen: Çahartu çare eta adinetan sarthu, eta leku guciz çabal bat guelditua da, oraino çorteaz berecigabea;
2 Erran nahi da Galilea, Filistinherria eta Jefuri gucia;
3 Eguiptoa urztatzen duen hibai lohitsutic Acarongo mugueara, ipharrera; Canaango lurra, Filistindarren borz erreguettoen artean çathitzen dena, Gaçarrac, Açotarrac, Ascalondarrac, Jetharrac eta Acarondarrac.
4 Hegoaldera dira Hebearrac, Canaango lur gucia, eta Sidondarren Maara, Aphequeraino eta Amorhearren muguetaraino,
5 Eta mugakidetaraino: Libango bazterrac ere, iguzqui-haice alderat; Baalgadic, Hermongo azpian, Emathen sar çaitecen arteo;
6 Mendian egoten diren guciac, Libanetic Maserephotheco uretaraino, eta Sidondar guciac. Ni naiz hequiec xahutuco ditudana Israelgo semeen aitzinetic. Oro eror beitez beraz Israelen primançaren phartera, nic manatu içan dudan beçala.
7 Eta orai lurra çathi dioçoçuete goçatzeco bederatzi leinuei eta Manaseren leinu erdiari,