14 Ordean Moisec Lebiren leinuari etzioen lurric eman goçatzera: bainan Israelgo Jainco Jaunaren sacrificio eta bitimac dira haren primança, Jaunac berac erran dioen beçala.
15 Errubenen leinuco semeei, beren familien arabera, lurra goçatzera eman cioten beraz Moisec:
16 Eta hequien eremua içan cen Aroerdic, ceina jarria baita Arnongo errecaren bazterrean, eta Arnongo errecaco haranaren erdian, Medabara daraman celhai gucia,
17 Hefebon eta hango bazter-aldetan diren herri guciac; Dibon ere, Bamothbaal eta Baalmaongo hiria,
18 Jasa, Cedimoth, Mephaath,
19 Cariathaim, Sabama eta Sarathasar Haraneco mendian;
20 Bethphogor, Asedoth, Phasga eta Bethiesimoth,