22 Israelgo semeec ezpataz sarrasquitu çuten berce hilequin Balaam aztia ere, Beorren semea.
23 Eta Jordaneco hibaia Errubenen semeen muga eguina içan cen. Horiec dira hiri eta herriac Errubentarren goçamenecoac bequien familien arabera.
24 Eta Moisec Gaden leinu eta semeei beren familien arabera eman cioeten goçamena, ceinaren xehatzapena hau baita:
25 Jasergo bazterra, Galaadeco hiri guciac, eta Amonen semeen lurraren erdia Aroerreraino, ceina baita Erraba alderat;
26 Hefebondic, Erramoth, Masphe eta Betonimeraino; eta Manaimdic, Dabirreco muguetaraino;
27 Betharango, Bethnemraco, Sokotheco eta Saphongo haranean ere, Sehon Hefebongo erregueren erresumaren gaineracoa: haren muga Jordanea da halaber, Ceneretheco itsasoaren azquen bururaino, Jordanez haindian, iguzqui-sorthalderat.
28 Horiec dira lurra, hiriac eta herriac Gaden semeen goçamenecoac beren familien arabera.