24 Eta Moisec Gaden leinu eta semeei beren familien arabera eman cioeten goçamena, ceinaren xehatzapena hau baita:
25 Jasergo bazterra, Galaadeco hiri guciac, eta Amonen semeen lurraren erdia Aroerreraino, ceina baita Erraba alderat;
26 Hefebondic, Erramoth, Masphe eta Betonimeraino; eta Manaimdic, Dabirreco muguetaraino;
27 Betharango, Bethnemraco, Sokotheco eta Saphongo haranean ere, Sehon Hefebongo erregueren erresumaren gaineracoa: haren muga Jordanea da halaber, Ceneretheco itsasoaren azquen bururaino, Jordanez haindian, iguzqui-sorthalderat.
28 Horiec dira lurra, hiriac eta herriac Gaden semeen goçamenecoac beren familien arabera.
29 Moisec eman cioten Manaseren leinu erdiari ere eta semeei beren familien arabera, goçamen bat,
30 Ceinaren hastea hau baita: Manaimdic Basan gucia; Og, Basango erregueren erresuma guciac, eta Jairren herrialdea, ceina baita Basanen, hirur hogoi hiritacoa;