1 Huna cer goçatu duten Israelgo semeec Canaango lurrean, ceina hequiei eman içan baitzioeten Eleaçar apheçac, Josue Nunen semeac eta Israelgo leinu bakotcheco familietaco buruçaguiec,
2 Guciac çortean bereciz bederatzi leinu eta erdiri, Jaunac Moisen arartecoz manatu içan çuen beçala.
3 Ecen Moisec bi leinu eta erdiri Jordanez haindian eman cioeten beren goçamena, lebitarrac gabe, ceinec lurric batere içan ez baitzuten beren anaien artean.
4 Bainan hequien orde ondoregotan jarri ciren Manase eta Efraim, bi leinutan bereciac; eta lebitarrec etzuten lurrean berce pharteric hartu baicic-ere hiriac beren egoitzen eguiteco eta hiripeac bere abere eta arthaldeen hazteco.
5 Jaunac nola manatu, hala eguin çuten Israelgo semeec, lurra çathitu çuten.
6 Hargatic Judaren semeac hurbildu citzaizcoen Josueri Galgalan; eta Jephonen seme Cenecearra, Caleb minçatu citzaioen: Badaquiçu Jaunac çutaz cer erran içan dioen Moisi, Jaincoaren guiçonari, Cadesbarnen.
7 Berrogoi urthe nituen Moisec, Jaunaren cerbitzariac Cadesbarnetic igorri ninduenean lurraren beguiztatzera, eta berriac ekarri nioizquien, nola eguiac iduritzen baitzeraizquidan eta hala.