12 Indaçu beraz niri, Jaunac, cerorrec ençuten duçularic, aguindu içan darotan mendi hori, ceintan baitira Enactarrac eta hiri handi eta hazcarrac, ikus deçadan heia Jauna enequin den eta hequiec xahutuco ahal othe ditudan, niri hitzeman darotan beçala.
13 Eta Josuec benedicatu çuen, eta Hebron eman cioen goçatzera.
14 Eta hartaz gueroz Hebron Calebena, Jephonen seme Cenecearrarena içatu da egungo eguna arteo, jarraiqui içan celacotz Israelgo Jainco Jaunari.
15 Aitzinean Hebron deitzen cen Cariatharben icenaz. Adam handia han dago ehorcia Enactarren artean: eta lurra hustu cen guduetaric.