1 Hau da çorteac eman cioena Manaseren leinuari, (Manase cen ecic Josepen seme çaharrena) Manaseren seme çaharrenari, Maquir Galaaden aitari, ceina içatu baitzen guiçon guerlari bat, eta Galaad eta Basan goçatzera içatu cituen,
2 Eta Manaseren borce haurrei, beren familien arabera, Abiecerren semeei, Helequen semeei, Esrielen semeei, Sequemen semeei, Hepherren semeei, eta Semidaren semeei: horiec dira Josepen seme Manaseren haurrac, guiçonquiac, beren familiaca.
3 Bada, Salphaad, Hepherren semearen (Hepher baitzen Galaaden semea, Galaad Maquirrena, Maquir Manaserena) haurrac etziren semeec baicic-ere alabac: huna hequien icenac Maala, Noa, Hegla, Melca eta Thersa,
4 Eta ethorri ciren Eleaçar apheçaren, Josue Nunen semearen eta aitzindarien aitzinera, ciotelaric: Jaunac manatu içan du, Moisen arartecoz, guri emateco gure çathia gure anaien artean. Eta Josuec eman cioeten, Jaunaren manuaren arabera, goçamena beren aitaren anaien artean.
5 Holetan hamar çathi erori ciren Manaseri, aiphatu gabe Galaadeco eta Bafango lurra Jordanez haindian.
6 Ecic Manaseren alabec primança goçatu çuten haren semeen artean. Bada, Galaadeco lurra çortean erori citzaioten Manaseren gaineraco haurrei.