13 Israelgo semeec ordean, nausitu cirenean, berempecotu cituzten Cananearrac, eta figoaren pagatzera borchatu cituzten, bainan etzituzten hil.
14 Eta Josepen semeac Josueri minçatu ciren eta erran cioten: Certaco ez darotaçu eman çortean goçamen bat baicic eta pharte bakar batetacoa, oste hambat handitacoa naicenaz gueroz eta Jaunac benedicatu nauenaz gueroz?
15 Josuec ihardetsi cioeten: Populu Naiz oste handitacoa baçare, igan çaite oihanera, eta leku eguiçu çuhaitzac ebaquiz Pherecearren eta Erraphaimtarren lurrean, Efraimen mendico goçamena hersieguia çarotzunaz gueroztic.
16 Josepen semeec ihardetsi cioten: Ecin iganen gure basaburuetara, ceren burdinazco orga-lasterrez cerbitzatzen baitira celhaiean daudecen Cananearrac, eta celhai hartan dira Bethsan bere herriequin eta Jezrael haranaren erdian jarria.
17 Josuec erran cioten Efraimi eta Manaseri, Josepen etcheari: Populu handi bat çare eta indar handicoa, ez duçu asqui içanen pharte bat;
18 Bainan mendira goanen çare, ebaquico dituçu çuhaitzac eta lekua garbituco duçu çure egoitzarençat; eta urrunago ere helduco ahal çare, xahutu duqueçunean Cananearra, ceinac, dioçunaz, baititu burdinazco orga-lasterrac, eta ceina guciz hazcarra dela baitioçu.