4 Eta ethorri ciren Eleaçar apheçaren, Josue Nunen semearen eta aitzindarien aitzinera, ciotelaric: Jaunac manatu içan du, Moisen arartecoz, guri emateco gure çathia gure anaien artean. Eta Josuec eman cioeten, Jaunaren manuaren arabera, goçamena beren aitaren anaien artean.
5 Holetan hamar çathi erori ciren Manaseri, aiphatu gabe Galaadeco eta Bafango lurra Jordanez haindian.
6 Ecic Manaseren alabec primança goçatu çuten haren semeen artean. Bada, Galaadeco lurra çortean erori citzaioten Manaseren gaineraco haurrei.
7 Manaseren muga içan cen Aserretic Macmethathera, ceina Siquemi beguira baitago, eta escuinera atheratzen cen Taphuaco ithurrico egoiliarren bazterraz.
8 Ecen Taphuaco lurra Manaseri çortean erori içan citzaioen; bainan Taphua, ceina baita Manaseren muguen aldean, Efraimen semeena cen.
9 Muga jausten cen kanaberetaco haranera, hegoaldera Efraimen hirietaco errecatic, ceina baita Manaseren hirien aldean: Manaseren muga da errecaren ipharraldetic eta ilkitzen da itsasora,
10 Halaz non Efraimen lurra baita hegoaldecoa, eta Manaserena ipharraldecoa, eta itsasoac hersten ditu biac eta batzen dira Aserren leinuari ipharrean eta Isacarren leinuari iguzqui-sorthaldean.