8 Ecen Taphuaco lurra Manaseri çortean erori içan citzaioen; bainan Taphua, ceina baita Manaseren muguen aldean, Efraimen semeena cen.
9 Muga jausten cen kanaberetaco haranera, hegoaldera Efraimen hirietaco errecatic, ceina baita Manaseren hirien aldean: Manaseren muga da errecaren ipharraldetic eta ilkitzen da itsasora,
10 Halaz non Efraimen lurra baita hegoaldecoa, eta Manaserena ipharraldecoa, eta itsasoac hersten ditu biac eta batzen dira Aserren leinuari ipharrean eta Isacarren leinuari iguzqui-sorthaldean.
11 Manasec içatu cituen goçamenetan Isacarren eta Aserren lurretan Bethsan eta bere herriac, Jeblaam bere herriequin, Dorgo egoiliarrac eta hiriac; Endorgo egoiliarrac ere eta herriac; eta halaber Thenaqueco egoiliarrac eta herriac, Maiedoco egoiliarrac eta herriac, eta Nophetheco hirico hirugarren phartea.
12 Eta Manaseren semeec ecin xahutu cituzten hiri hequiec, bainan Cananearra hasi cen leku hartan egoten.
13 Israelgo semeec ordean, nausitu cirenean, berempecotu cituzten Cananearrac, eta figoaren pagatzera borchatu cituzten, bainan etzituzten hil.
14 Eta Josepen semeac Josueri minçatu ciren eta erran cioten: Certaco ez darotaçu eman çortean goçamen bat baicic eta pharte bakar batetacoa, oste hambat handitacoa naicenaz gueroz eta Jaunac benedicatu nauenaz gueroz?