14 Eta jausten da inguruan itsasoari buruz, hegoatic Bethoroni beguiratzen duen mendiaren egüerdira; eta haren burua da Cariathbaalen, ceina orobat deitzen baita Cariathiarim, Judaren semeen hiria. Hori da haren eremua itsas-aldera mendebaletic.
15 Hegoatic muga atheratzen da Cariathiarimetic itsasoari buruz eta helcen da Nephtoaco ithur-uretaraino;
16 Jausten da. Enomen semeen haranari beguira dagoen mendi-alderdira, ceina baita ipharrean Erraphaimgo haranaren buru-buruan; jausten da guero Jeenomera (hura baita Enomen harana), Jebusearren sahets-aldean egüerdi-aldera, eta helcen da Erroielgo ithurrira,
17 Iragaiten delaric ipharrari buruz eta atheratzen Ensemesera, hura baita Iguzquithurri;
18 Iragaiten da guero Adomimgo patarraren parrean diren munhoetaraino, jausten Abemboenera, hura da Errubenen seme Boenen harria, iragaiten ipharretic bazterraldeetara eta jausten ordoquira;
19 Guero badoha ipharrari buruz Bethhagglaren haindira, eta akabatzen da itsaso Gacico cerrendaren muthurrean ipharretic Jordanearen behereco buruan egüerdi-alderat.
20 Hibai hura da haren muga iguzquihaicetic ere. Hori da Benjaminen semeen goçameneco eremua mugaz muga inguruan eta hequien familien arabera.