23 Hori da Isacarren goçameneco lurra, bere familien arabera, hiriequin eta hequietaco herriequin.
24 Borzgarren çorthea atheratu cen Aserren semeena, ceinac familiaca baitziren.
25 Hequien muga içan cen Halcathic, Xalitic, Betendic, Acsaphtic,
26 Elmelequetic, Amaadic eta Mesaldic, eta helcen da itsasoco Carmeleraino, Sihorrera eta Labanathera,
27 Eta itzulcen da iguzqui-haiceari buruz Bethdagonera; iragaiten da Çabuloneraino eta Jefthaelgo haraneraino, ipharrera, Bethemequeraino eta Nehieleraino, eta atheratzen da Cabulgo ezquerrera,
28 Abranera, Errohobera, Hamonera eta Canara, Sidon handia jo arteo;
29 Guero bihurcen da Hormara Tirreco hiri guciz hazcarturaino eta Hosaraino, eta akabatzen da itsasoan Accibatic hurbil.